Ikas Euskal Pedagogia Zerbitzuaren biltzar nagusia maiatzaren 30ean iraganen da, Uztaritzen. Urteroko bilduma eta diru kontuak aipatzeaz gain, adimen artifiziala hezkuntzan, hizkuntza didaktika integratua eta jorratzeko bide berriak solasgai izanen dira. Liburu merkealdia edo azoka eginen da biltzar nagusia aitzin eta ondotik. Larunbat goizeko 10 orenetan abiatuko da biltzar nagusia Uztaritzeko Lapurdi gelan.