Adimen Artifizialak abiadura hartzen ari den heinean, geroz eta kezka handiagoa sortzen dute haren garapenarekin lotutako arriskuek. Azken asteetan, Anthropic eta OpenAI enpresa estatu-batuarretako ikertzaile ohiek alarma jo dute: haien arabera, AA «benetako arriskua» izan daiteke datozen hamar urteetan. Enpresek ere arrisku horiek aztertzen ari direla diote, eta denbora gehiago eskatzen dute teknologia hobeki kontrolatzeko.
AAk dagoeneko erakutsi du arrisku horietako batzuk errealak direla. Berriki, AA sistema bat laborategi batetik atera eta hainbat enpresaren aurkako zibererasoak egiten hasi da. Izan ere, AAk hainbat bide har ditzake ezarri zaion helburua betetzeko. Eredua zenbat eta garatuagoa izan, orduan eta aukera gehiago ditu helburua lortzeko; tartean, kaltegarriak izan daitezkeen bideak ere bai.
Baina, bestalde, AAk tresna eta aukera anitz eskaini dezake baliabide mugatuak dituztenei, euskararen arloan, adibidez. Hori guztia izan dugu aipagai Ion Alberdi adituarekin.