Pauline Guelle

·

Zuzenbidean doktorea

«François Bayrou-k presioa eman nahi izan dio legebiltzarrari hartu duen deliberoarekin»

François Bayrou-k presioa eman nahi izan dio legebiltzarrari hartu duen deliberoarekin
Pauline Guelle konfiantza bozketaren oinarri legalaz aritu da Goiz Berri-n.
Jose Luis Aizpuru
2025/09/08 12:54

Lehen aldiz Frantziako V.errepublikan lehen ministro bat kanporatua izan daiteke konfiantza bozka bat galdu duelako. Ikaragarriko sorpresa ez bada gertatzen, astelehen arratsalde honetan, François Bayrou-ren gobernua eroriko da, diputatu gehiengoaren sustengurik ez baitu ukanen.

Hiruetan  mintzaldia abiatuko du Bayrouk defizit publikoa apaltzeko bere proposamena aurkeztuko die diputatuei eta aurrekontuan ekonomiak egiteko plan zorrotza mahai gainean emanen du. Bozketa arratseko 7etatik goiti iraganen da.

Pauline Guelle zuzenbidean doktorearen ustez, Paueko auzapez eta gobernu buruak, legebiltzarrari presioa ezarri nahi izan dio konfiantza bozkaren bidez. "Gobernua erortzen baldin bada, konfiantzaren kontra bozkatu duten diputatuen gain ezarri nahi du erantzukizuna Bayrou-k", erran du Goiz Berrin Pauline Guellek.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu