Hamalaugarren Zinegin festibala estreinatuko dute ostegun honetan Hazparneko Haritz Barne zinema gelan. Igandera arte iraunen du. Euskal zinema denen eskura izan dadin nahi dute antolatzaileek. Azaroaren 20tik 23ra, lau egunez, 12 film, bi tailer eta gaualdi bat proposatuko dituzte.
Zinema sartzeak 3 eurotan dira, eta gaualdi eta tailerrak urririk. Horrez gain, euskarazko azpitituluak izanen dira 8 filmetan, euskarak izan ditzakeen kolore desberdinak ez daitezen oztopo izan, euskara ikasten ari direnentzat adibidez. Eta aurtengo berrikuntza da, haurtzaindegi bat ere izanen baita urririk larunbat eta igandean.
Larunbat goizean helduei proposatutako Stop Motion tailerra izanen da, eta igande goizean haurren animazio tailerra. Azpimarratzekoak diren filmetan, Asier Altunaren Karmele film berria estreinaldi gauean izanen dela ostegunean. Akelarre taldeaz edota Lurdes Iriondoz dokumentalak, Argizagi marrazki biziduna, eta zine-kontzertu gaualdia Ttattolan gaztetxean izanen da. Jakin Camille Chopinen Bai ala Bai argazki erakusketa azaroaren 30era arte goza daitekela. Xehetasun guziak https://zinegin.eus/