Sebastié Lecornu Frantziako lehen ministroaren dimisioak alarma guztiak piztu ditu eta krisi politikoarekin batera, krisi identitarioa ere begi bistakoa da. Alderdi politiko tradizionalen noraeza, Emmanuel Macron presidentearen agintzeko modu autoritarioa, edo, hartu dituen delibero okerrek ukan duten ondorioa, aztertu ditu Eguzki Urteaga soziologoak Goiz Berri irratsaioan.