Gaur, Lewyren Gorputzen Dementzia, frantsesez Corps de Lewy eritasun neurokognitiboaren nazioarteko eguna da. Amélie Dissard eritasun honi buruz informatzen duen A2MCL elkarteko kideak adierazten du: "200 000 kasurekin Frantzian, 'Corps de Lewy' eritasuna bigarren eritasun neurokognitiboa da Alzheimerraren ondotik". Alta, jende askok ez du ezagutzen eritasuna.
Amélie Dissarden senarrak eritasun hau ukan zuen. Ondorioz, eritasuna dutenak eta beren familiak lagutzen dituen A2MCL elkartean da. Lewyren Gorputzen Dementzia askotan Alzheimerrarekin, Parkinsonarekin edo nahasmendu psikiatrikoekin nahasten da diagnostikatzeko momentuan. Ondorioz, eriak eta haien laguntzaileak ibilbide luze eta nekagarri batean sartzen dira, artatze egokirik gabe.
Eritasunak sintoma anitz ditu: oroimen eta arreta arazoak, izaeraren aldaketak, haluzinazioak, loaren nahasketak, ibiltzeko zailtasunak edo gorputzaren funtzio batzuk kontrolatzeko arazoak. Sintoma horiek aldakorrak dira, bat-batean ager daitezke, eta ez dira nahita egiten.
A2MCL elkarteak eriak eta beren laguntzaileak sustengatzen ditu, bai osasun arloko profesionalak ere informazioa eta formakuntzak proposatuz.
Nazio-arteko egunaren kari, jendea informatzeko A2MCL elkarteak hitzordua emaiten du egun Baionako ospitalean.
Eritasunaz xehetasun gehiago ukaiten ahal dituzue www.a2mcl.org webgunean edo 06 62 63 34 97 zenbakira deituz.