Auxtin Zamora

·

Lapurdi 1609 elkarteko kideak

«Garaian ez ginen adituak, eta herritarrek ere ez zekiten deus gaztelu horretan gertatu zenaz»

Garaian ez ginen adituak, eta herritarrek ere ez zekiten deus gaztelu horretan gertatu zenaz
Auxtin Zamora, Mixel Mendiburu eta Beñat Sagardia Lapurdi 1609 elkarteko kideak. EUSKAL IRRATIAK
Esteban Bastié Aguerre
2025/12/30 08:04

Senpere Historiak markatutako herria da. 1609ko sorginen auziek sakonki markatu zuten, eta ehunka emazte, gizon eta apez kondenatuak izan ziren bertan.

Oroimen horren berreskuratzeko, Lapurdi 1609 elkarteak sorginen izenen lista bat aurkeztu zuen Azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako bortizkeriaren aurkako nazioarteko egunean. Lista hori Senpereko Lapurdi 1609 plazan jarri zuten, 2009an inauguratua izan zen oroitharrian, Nestor Bazterretxea artistaren eskulturaren azpian. Auxtin Zamora, Mixel Mendiburu eta Beñat Sagardia Lapurdi 1609 elkarteko kideekin hitz egiteko parada izan dugu.

Oroitharriaren eta listaren arkazkiak:

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu