Olaia Edme-Montes eta Haize Lekuona

·

Xuti Gazte-ko kideak

«Gaur egungo militarizazio testuinguruan, gazteak informatzea garrantzitsua iruditzen zitzaigun»

Gaur egungo militarizazio testuinguruan, gazteak informatzea garrantzitsua iruditzen zitzaigun
Olaia Edme-Montes eta Haize Lekuona Xuti Gazteko kideak. EUSKAL IRRATIAK
Esteban Bastié Aguerre
2026/02/26 07:00

“Gazteok Euskal Herria” lemapean Xuti Gaztek Gazte Eguna otsailaren 28an Azkainen antolatuko du.
2023an antolatu zen lehen Gazte Eguna Hazparnen. Oraingoan, 3. aldiz antolatuko dute Xuti Gazteko kideek, eta Euskal Herri euskaldun, burujabe, ezkertiar, feminista eta antifaxista aldarrikatuko dute. Egun osoko egitaraua izanen da. Goiza “Militarizazioa Euskal Herrian: mugimendu antimilitaristaren ibilbidea eta egungo erronkak" hitzaldiarekin abiatuko dute, ondotik bazkaria, olinpiadak eta poteoa. Gauean kontzertuak izanen dira, Kilika gaztetxean. 20:30tatik goiti, Ganibet, Bad Sound, DJ Set eta DJ Tostakis entzuten ahalko dira. 

Gaur egungo militarizazio testuinguruan eta eskuin muturraren gorakadaren giroan, garrantzitsua atzeman dute Xuti Gazteko kideek gazteak informatzea.
Interesa duten guztientzat, xehetasun guztiak Xuti Gazteren Instagram kontuan edota HelloAsso-n atzemanen dituzue. Laguntzaileen beharra dutela ere azpimarratu dute Olaia Edme-Montes eta Haize Lekuona Xuti Gazteko bi kideek.

Interesgarri izanen zaizu