Mathieu Elgoyhen da Hiriburuko auzapez berria. Hala izendatu zuten maiatzaren 18ko kontseilu bilkuran, Alain Iriartek bere tokia utzi ondoan. Euskal Hirigune Elkargoko presidente hautatua izan zelarik erran zuen Irairtek auzapez kargua utziko zuela eta gehiengo osoarekin hautatua izan da beraz Elgoyhen.
Orain artekoaren segipena izanen da nere agintaldia.
2008tik hautetsi da Mathieu Elgoyhen eta 2017tik axuant karguan. Alain Iriarten ondoan hasi zen eta haren bidetik segituko duela iragarri du, eraikitzaile izanez, herritarrak entzunez eta herritarrekin bidea eginez.
Ez da oposiziorik Hiriburuko kontseiluan eta aitzineko bideari jarraikiz zortzi axuantak izendatu dituzte berriz, bi delegatu eta lantalde ezberdinak ere. Etxebizitzaren gaiari eta euskarari indar berezia eman nahi die Mathieu Elgoyhenek bere agintaldian.