Erik Etxart

·

Seaskako lehendakariordea

«Gero eta haur gutxiago galtzen ditugu kolegio eta lizeoetara igaiten direnean»

Gero eta haur gutxiago galtzen ditugu  kolegio eta lizeoetara igaiten direnean
Erik Etxart Seaskako lehendakariordea Gure Irratiko estudioetan Goiz Berri emankizunean. EUSKAL IRRATIAK
Jose Luis Aizpuru
2026/09/03 08:22

Ikastolen elkarteak eta Seaskak elkarrekin egin dute ikasturtearen sartzea Azkainen. Izan ere, Azkaineko ikastolak, orain arte eskola publikoarena zen egoitza ukanen du kurtsoak emateko. Jakin behar da Azkaineko ikastolak behin behineko prefabrikatuetan ematen zituela eskolak orain arte.

Seaskak iazko ikasle kopuru berdintsua izanen du sartzean. Lehen mailako ikastoletan apaltze txiki bat sentitzen bada ere, kolegio eta lizeoan emendatzea badute. Erik Etxart Seaskako lehendakariordea Goiz Berriko gonbidatua izan da: "Haur eskoletan sartzen ziren ikasle ainitz galtzen genituen bidean, eskoletan eta lizeoan. Azken urteetan aldatu da hau. Gero eta ikasle gehiago ditugu ikastoletan, baina bidean gero eta gutxiago galtzen ditugu orain. Lizeoan gero eta ikasle gehiago ditugunez, lizeo profesionaleko eskaintza zabaltzeko aukerak bagenituela pentsatu genuen baxo profesionalean. Orain arte bi baxo profesional genituen, animazioan bata, eta bestea komertzioan, baina ikasle kopurua emendatu denez, arta edo zaintza arloko arlo bat irekiko dugu ikasturte honetan".

Interesgarri izanen zaizu