Maddi Kintana

·

Sutan Borroka Transfeminista

«Kontzientizazio lana egin behar dugu, eta presio lana ere bai instituzioetan»

Kontzientizazio lana egin behar dugu, eta presio lana ere bai instituzioetan
Maddi Kintana, Sutan Borroka Transfeministako kidea. EUSKAL IRRATIAK/BADA
Erredakzioa
2025/11/25 10:52

Gaur, azaroaren 25ean, indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunean, mobilizazio eta ekitaldi ugari eginen dira Ipar Euskal Herrian. Mugimendu feministek kaleak betetzeko deia egin dute, emazteek jasaten dituzten bortizkeriak salatzeko eta aldaketa soziala aldarrikatzeko.

Hitzorduak Ipar Euskal Herri osoan zehar

Baionan, bi manifestaldi iragarriak dira arratsaldean. 18:00etan Itaia kolektiboak mobilizatuko da, indarkeria matxistari aurre egitea kapitalismoaren aurkako borrokan kokatzen dutela azpimarratuz. Itaiako kideen ustez, botere harreman desorekatuak eta egiturazko zapalketak ezin dira banatu, eta ikuspegi politiko hori plazaratuko dute gaurko mobilizazioan. Ondotik, 18:30ean, Sutan Borroka Transfeministaren kolektiboa aterako da karrikara.

Arratsalde eta gauean zehar beste hitzordu batzuk ere izango dira: Kanbon «Je était une autre» dokumentalaren inguruko zine-eztabaida 20:00etan, eta Senperen 1609ko sorginkeria auzien biktimen omenaldia 18:00etatik aitzina, ondotik Asisko Urmenetaren «Sorgina banaiz» dokumentalaren hedapenarekin. Bidasoaldeko asanblada feministak elkarretaratze ibiltaria eginen du Hendaia eta Irun artean, eta herri askotan deialdi gehiago atxeman daitezke sare sozialen bidez.

Interesgarri izanen zaizu