Maider Bereau

·

Arraun Lagunakeko arraunlaria

«Gure historia idatzi dugu eta hori gurea da betiko»

Gure historia idatzi dugu eta hori gurea da betiko
Azkainen bizi da Maider Bereau eta herriko Xoko Ona ostatuan harekin elkartu gara. EUSKAL IRRATIAK
Kriztof Arotzarena
2026/08/27 08:00

Palmares ederra osatzen ari da Maider Bereau Donostian


Laugarren aldiz irabazi berri du jarraian Euskotren goi mailako liga Maider Bereau 37 urteko senpertarrak Donostiako Arraun Lagunak elkartearekin. Eta laugarren aldiz segidan ere eskuratu nahi luke Kontxako Bandera heldu den irailaren 6 eta 13an. Faborito handiak dira donostiarrak ikusiz bandera guztiak eraman dituztela Ligan.


Donostiako Fabrika banderak polemika sortu zuen


Uztailaren 25ean aro txarra zela eta, Arraun Lagunak, Astillero, Hibaika, Orio, Tolosaldea eta Zumaia klubek deliberatu zuten Donostiako Fabrika Bandera bertan behera uztea, heien arduradunen ustez segurtasun neurriak bermatuak ez zirelako. Jakin duela hiru aste Ligako Diziplinako epaile bakarrak diziplinazko prozedura ireki diela Euskotren Ligako aipatutako sei klubei, Fabrika Bandera uzteagatik

Interesgarri izanen zaizu