Pantxoa eta Peio

·

Musikariak

«Gure ibilbidean garrantzizkoak izan diren leku edo puntu batzuk birbisitatu nahi izan ditugu»

Gure ibilbidean garrantzizkoak izan diren leku edo puntu batzuk birbisitatu nahi izan ditugu
Pantxoa eta Peio Gure Irratian. EUSKAL IRRATIAK
Maia Muruaga
2026/04/10 11:02

Pantxoa eta Peiok 40 urtetik gorako ibilbidea agurtzeko, 2027ko urtarrilean Barakaldoko BECen antolatutako bi kantaldiak baino lehen bira berezi bat eginen dutela iragarri dute. Bost kontzertu eskainiko dituzte maiatzetik abendura bitartean, bikotearentzat garrantzi sinbolikoa duten bost lekutan.

Peio Ospitalen hitzetan, beren ibilbidean garrantzitsuak izan diren leku edo puntu batzuk berriz bisitatu nahi izan dituzte. Horrela, maiatzaren 9an Santutxun ariko dira; maiatzaren 24an, Iruñean; irailaren 5ean, Lesakan; irailaren 16an, Bergaran; eta abenduaren 11n, Baionan.

Sartzeak astelehenean jarriko dituzte salgai peioetapantxoa.eus atarian, goizeko 11:00etatik goiti.

 

Interesgarri izanen zaizu