Beste 10 lurralde eremuetan bezala, eta datozen Euskal Elkargoko biltzarra baino lehen, lurralde eremuko animatzaile edo buruak hautatzen ari dira aste honetan. Xiberoan, Peio Quihillalt, Ligiko auzapeza, izango da animatzaile nagusia. Abertzalea hautagai bakarra zen, eta 50 bozkaletatik 24 boto lortu ditu… Harekin batera, lurralde eremuko arduradunak izango dira Bernard Lougarot (Gotaineko auzapeza), Christelle Mange (Sohütakoa) eta Louis Labadot (Maulekoa). Bernard Lougarot eta Christelle Mange artean hautatuko du Alain Iriart lehendakari berriak presidenteorde zerrendan sartzeko.