Xabi Agote

·

Albaola Faktoria

«Gure proiekturik garrantzitsuena dudarik gabe San Juan baleontziaren eraikitzea da»

Gure proiekturik garrantzitsuena dudarik gabe San Juan baleontziaren eraikitzea da
San Juan XVI. mendeko baleontziaren errepika azaroaren 17an urerat emanen dute Pasaiako portuan. EUSKAL IRRATIAK
Lorea Mailharrancin
2025/10/29 07:57

Azaroaren 7an, Pasaiako portuan ureratuko dute 1553an eraikitako San Juan baleontziaren errepika. Egun, ontziaren kaskoa egina da, eta uretan egonen delarik jarriko dizkiote mastak eta belak. Xabi Agotek sortu zuen Albaola Faktoria, euskal itsas kultura bizirik atxikitzeko eta egurrezko ontzien tradizioa berreskuratzeko, historian zehar hain garrantzitsuak izan diren itsasontziak berreginez.

San Juan baleontziaren eraikuntza duela hamar urte abiatu zuten eta Xabi Agote Albaolako presidenteak adierazi du:

Gure ibilbidean gauza asko egin ditugu, garai ezberdinetako itsasontziak egin dira hemen Albaolan baina Gure proiekturik garrantzitsuena dudarik gabe "San Juan" baleontziaren eraikitzea da.


Orain arte, itsasontzia uretik kanpo zela egin dira bisitak, eta arrakasta handia ukan dute. Uretan izanen delarik, zenbait hilabetetan, bisitak berriz idekitzeko gogoa dute Albaolako kideek Pasaiako portuan.

Xabi Agotek azaldu du bisita horietan bisitariak iraganean murgilduko direla:

Behin itsasontziaren barruan bisitariak egonen direnean, aukera izango dute euskal baleazaleen bizi-modua nolakoa zen ezagutzeko.


Gehitu du etorkizunean San Juan baleontzia mugitzea aurreikusten dutela, eta beste kai batzuetan ere bisitak antolatzea posible litzatekeela.


Proiektatzen dute 2027an talde batekin Kanadara joatea baleontziarekin, XVI. mendeko euskal baleazaleek egin zuten bezala. San Juan baleaontziaren errepika eraiki ondotik, Ozentzillo, XX. mendeko Donostiako azken atun ontziaren errepika baten egiteko gogoa dute.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu