Renaud Davant

·

Euskal XIII elkarteko kidea

«Hamahiruko errugbiak oinarri historikoa badu Ipar Euskal Herrian»

Hamahiruko errugbiak oinarri historikoa badu Ipar Euskal Herrian
Renaud Davant eta Olivier Dumeaux Euskal XIII elkarteko arduradunak
Kriztof Arotzarena
2025/08/20 08:30

1990ean desegin zen azken taldea, Basque XIII izenekoa, Donibane Lohizunen. Aintzin, Baionako La Nautique eta ASB taldeek ekipa bat ukan zuten. Baita Miarritzeko BAC elkarteak ere. Bainan bigarren gerla aintzin iragan zen garairik ospetsuena. 1936an Côte Basque Euskal Kosta XIII selekzioak Frantziako kopa irabazi zuen maila profesionalean. Talde huntatik pasa ziren Jean Dauger, Robert Caillou edo André Cussak jokolari ezagunak. Hau izan zen errugbiari dagokion lehen proiektu profesionala. Eta horrez gain, taldea ez zitzaion herri bakar bati lotua baizik eta lurralde oso bati. Beraz, hamahiruko errugbiaren berpizteko xedeak oinarri historikoa badu eta bultzatzaileek ardietsi dute 26 jokolari biltzera. Zelai bat xekatzen ari dira. Hortarako harremanetan dira Angeluko hiriarekin. Frantziako txapelketa abiatuko dute maila apalenean urri bukaeran.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu