Gaur Nazioarteko Elkartasun Eguna ospatzen dugu, bizitza arriskuan jarriz laguntzen duten langile humanitarioak omentzeko. 2024an 380 lagun hil dituzte eta ehunka zauritu edo bahitu dira; beharrak handitzen diren heinean, baliabideak gero eta urriagoak dira.
Abuztuaren 19a Nazioarteko Elkartasun Eguna da, krisietan lanean ari diren eta sarritan beren bizia arriskuan jartzen duten laguntzaile humanitarioak oroitzeko. Aurten, hainbat erakundek mezu argia helarazi dute: sistema humanitarioa gainbeheran dago, azpifinantzatua eta erasoen jomuga. 2024an bakarrik, Nazio Batuen arabera, 380 langile humanitario baino gehiago hil dituzte, eta ehunka zauritu, bahitu edo atxilotu. Testuinguru horretan, Nikolas Regerat, Emanik elkarteko kideak, gogorarazi du elkartasuna ez dela inondik inora neokolonialismoa, baizik eta tokiko komunitateekin elkarlanean eraiki beharreko balioa.
Bere elkartearen proiektuak ezagutzeko edo laguntzeko hemen ikusi dezakezue.