Manex Etxeberri Patxeko

·

Euskal Selekzioko pilotaria

«Harrotasuna da Euskal Selekzioaren alde lehiatzea»

Harrotasuna da Euskal Selekzioaren alde lehiatzea
Manex Etxeberri Patxeko saratarra Euskal Selekzioaren atorrarekin MANEX ETXEBERRI PATXEKO
Kriztof Arotzarena
2025/09/12 08:30

Pilotako joko zuzenetan, Euskal Selekzioa Europako txapeldun berria da artekoak edo junior mailan. Jakin behar da 7 probintziak kontuan hartzen dituen Euskal Selekzioa ofiziala dela pilotako joko zuzenetan. Haatik pleka edo paretaren kontra modalitateei dagokienez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako pilotariak baizik ez dira Euskal Selekzioan lehiatzen ahal. 3 modalitatetan lehiatu ziren Italia, Belgika, Herbehereak, Valentzia eta Euskal Herria.

Wall Ball: hau Frontballari konpara daiteke bainan murruko marrarik gabe. Bigarrena, Llargües : hau jokatzen da errebotea edo luzea bezala bosnaka ping-pong pilotaren heineko gomazko pilotarekin. Bi horiek esku jokoak dira. Eta Joko Internazionala ere parez pareko jokoa da bainan palaz jokatzen dena gomazko pilotarekin. Manex Etxeberri Patxeko 19 urteko saratarrak selekzioan parte hartu zuen

Argentinan, 23 urtez peko Trinketeko Munduko Txapelketa iraganen da heldu den astean. Euskadiko selekzioak ofizialki parte hartuko du bainan arabar, bizkaitar eta gipuzkoar pilotariekin bakarrik. Iparraldekoak Frantziako selekzioaren alde ariko dira eta nafarrak Espainiako selekzioaren alde.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu