Alain Iriart

·

Elkargoko lehendakarigaia

«Hautetsi ororekin lan egin nahi dut Hirigune Elkargoak beste norabide bat har dezan»

Hautetsi ororekin lan egin nahi dut Hirigune Elkargoak beste norabide bat har dezan
Alain Iriart Hiriburuko auzapeza Uztaritzeko Gure Irratiko estudioan. EUSKAL IRRATIAK
Jose Luis Aizpuru
2026/04/08 12:50

Alain Iriart Hiriburuko auzapeza, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakarigai dela erran berri du hedabideen aitzinean. Ofizialki beste hautagairik ez bada publikoki agertu, orain arteko presidente den Jean Rene Etxegarai eta Peio Etxeleku, Kanboko auzapeza, lehian izanen dira ere. Larunbateko osoko bilkuran, Hirigune Elkargoko lehendakaria bozkatuko dute 230 hautetsiek.


Alain Iriartek orain arteko elkargoaren norabidea aldatzeko xedea luke, eta horretarako hautetsien parte hartzea gehiago sustatu. "Hautetsi ororekin lan egin nahi dut, Elkargoak beste norabide bat har dezan" adierazi du Euskal Irratietan egin elkarrizketan.

Interesgarri izanen zaizu