Hego baxe nafarroaren lurralde antolaketaz inkesta publikoa abiatzen da egun. Garazi Baigorri eta Iholdi Oztibarreko eremuer lotu da Pagola eta eremu hortako 44 herriko hautetsiek aho batez onartu dute azken 4 urteetan landu duten lurralde antolaketa. Estatuak inposatu baldintzen arabera datozen 10 urteetan 75 hektarea baizik ez dituzte artifizializatzen ahalko. Horietarik 25 hektarea ekonomia sailari zuzenduko dituzte gaitikoa ibarren arteko oreka errespetatuz partekatu dituztelarik.
Hautetsiek adostasuna lorturik, orai herritarrek informazioa biltzeko eta oharren egiteko garaia da. Internetez egiten ahal duzue edota herriko etxeetan. Bestalde 3 inkesta eramaileen permanentziak afitxa hori/hollietan agertzen dira.
Inkesta publikoa abendoaren 1ean bukatuko da, ondotik eginen diren oharrak ez dira kondutan hartuak izanen.