Mikela Forestier

·

Merkataritza arduraduna

«Urruñan kontsumitzeko aukera handiak badirela erakutsi nahi dugu»

Urruñan kontsumitzeko aukera handiak badirela erakutsi nahi dugu
Mikela Forestier - Merkataritza eta Merkatu arduraduna Urruñako Herriko Etxean. EUSKAL IRRATIAK
Esteban Bastié Aguerre
2025/11/18 08:00

Urruñako Herriko Etxeak Merkataritza eta Ofizialgoaren Asteen 2. edizioa abiatu du, tokiko komertzioak formatu eta bertako kontsumoa sustatzeko helburuarekin.

Aste honetan, bigarren aldiz antolatu dute Merkataritza eta Ofizialgoaren Astea Urruñan. Aste osoan zehar, Herriko Etxeak hitzaldiak eta tailerrak proposatuko dizkie Urruñako komertzianteei, dohainik. Horrez gain, bertako kontsumoa sustatzeko asmoz, Herriko Etxeak opari-bonuak jarri ditu berriro salgai atzodanik —guztira 250—, iazko arrakasta ikusita.

Opari txartel hauen bidez, bertako kontsumoa indartu nahi du Herriko Etxeak. Horretarako, 20 euroko bonoak salgai jarri dituzte, 40 euroko balioa izanen dutenak. Erosketa txartelak Urruñako 20 bat komertziotan erabil daitezke: ostatuetan, jatetxeetan, edertasun-aretoetan, okindegietan edo harategietan, besteak beste.

Xehetasun guztiak hemen aurki ditzakezue. Eta opari txartelak erosteko, hemen.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu