Xan Aire

·

Plazara elkarteko kidea

«Helburua da ikustea guk ere badugula zer ekar munduari»

Helburua da ikustea guk ere badugula zer ekar munduari
Garabide, Soziolingustika Klusterra eta Tauparekin antolatu du BIHAR kongresua Plazarak. Xan Aire Plazarako kideak Gure Irratitik aurkeztu digu. EUSKAL IRRATIAK
Kriztof Arotzarena
2026/09/22 15:11

Hizkuntzetatik jalgitzen ari den mundua


Asteazken honetatik larunbatera arte (irailaren 23tik 26ra), biziberritzen ari diren hizkuntza komunitate gutituen Bihar Nazioarteko Kongresua iraganen da Euskal Herrian. Hain zuzen Bilbo, Irun eta Hendaia artean.
Hizkuntzetatik jalgitzen ari den mundua leloa du kongresuak, Garabide, Plazara, Soziolingustika Klusterra eta Taupak eskuz esku antolaturik.


Kongresuaren egitaraua 

  • Irailak 23 : BILBO (Euskalduna jauregia). Kongresuaren hasiera ekitaldia.

  • Irailak 24-25 : IRUN – HENDAIA. Egunean zehar Ficoban : hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak… Arratsetan Borderline fabrikan : kontzertuak, ikusgarriak, animazioak… urririk.

  • Irailak 26 : HENDAIA. Hizkuntzen altxatze kolektibo & ibiltaria, adierazpenaren aurkezpena eta itxiera ekitaldia.

Interesgarri izanen zaizu