Paxkal Negelouart Maider Ourthiague

·

Hergarai Biziko lehendakariak

«Hergarai Bizi sortuz geroztik Hergaraiko nortasuna ere berpiztu dugu»

Hergarai Bizi sortuz geroztik Hergaraiko nortasuna ere berpiztu dugu
Paxkal Negelouart eta Maider Ourthiague Guenard Hergarai Bizi elkarteko lehendakaria eta lehendakari ordea. EUSKAL IRRATIAK
Xarlot Etxeberri
2025/09/18 09:00

Asteburu animatua Baxe Nafarroako Hergarai ibarrean, baina ez da momentu bakarra urtean zehar, eta usu mugimendu handia bada 6 herri ttipien artean.

Irailaren 21ean Ahatsa-Alzieta-Bazkazane herriak hartuko du Hergaraiko ibarreko feria bigarren aldikotz. Bederatzigarren edizio honetan "Ibarrean kohesioa eta elkarbizitza" dira ardatz nagusi.

Irailaren 20an larunbatez Ttutturru trail Mendiben

Ttutturu Trail lasterketa izanen da. 500 lasterkarik parte-hartuko dute. Bestalde, hiru ibilaldi antolatu dira (12 km, 23 km eta 32 km), eta horietan parte hartu nahi dutenek izena ematen ahal dute egunean berean, goizeko 7:00etatik goiti Mendibeko gelan.

Irailaren 21ean Hergarai Bizi feria Ahatsan

Igandean Ahatsa-Altzieta-Bazkazanen iraganen dira ibarreko ate irekitzeak. Eguna Hergaraiko txarangak eta Baigorriko gaiteroek alaituko dute. Feriako egitarauan 8:30etarik goiti:

  • Askaria.

  • Kabalen erakusketa: ardi, behi, zaldi eta zerri.

  • Pilotari buruzko erakusketa.

  • Bideo proiekzioak: Ahatsako lehengo gazteen lekukotasunak.

  • Gastronomia eta artisautza merkatua, eta hainbat erakusketa.

  • Gasna egiteko erakustaldia.

  • Iratiko arrain-haztegian animazioak: tailerrak eta dastaketak.

12:00etan dantzak izanen dira, eta 13:00etan bazkari gastronomikoa eskainiko da (erreserbak aitzinetik egin behar dira: 07 50 06 07 68rat).

Arratsaldean, 17:00etan, artzain xakurren erakustaldia, eta 18:30etan talo eta xingar, Hergarai Kantuz taldearen animazioarekin. Gaualdia Kontrabanda taldearekin bururatuko da.

Paxkal Negelouart eta Maider Ourthiague Guenard Hergarai Bizi elkarteko lehendakaria eta lehendakari ordearekin solastatu gira.

Euskal Irratiak Hergarai Bizitik zuzenean arituko dira irailaren 21ean, igandez. 11:00etarik 13:00a arte feriako giroa segitzeko aukera ukanen duzue.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu