Sébastien Castet

·

Euskal Konfederazioko kidea

«Herriko bozetako hautagaiak interpelatu nahi ditugu euskararen barometroaren bidez»

Herriko bozetako hautagaiak interpelatu nahi ditugu euskararen barometroaren bidez
Azaroaren 15ean aurkeztuko dute euskararen barometroa Baionan. EUSKAL IRRATIAK
Jose Luis Aizpuru
2025/11/03 08:02

Euskararen barometroa sortu du Euskal Konfederazioak, eta tresna honen bidez heldu den urteko martxoan iraganen diren herriko bozetan hautagaiak interpelatzea izanen du xede. Udako Euskal Unibertsitateak azaroaren 15ean Baionan antolatu dituen jardunaldien kari aurkeztuko da barometroa. "Herriko bozetan hautagaiek, euskararen arloan, dituzten asmoez interpelatuko ditugu tresna honekin, eta bistan dena gero publiko eginen ditugu" , argitu du Sebastién Castet, Euskal Konfederazioko kideak Goiz Berri emankizunean.


Herriko bozetan hautagaiek, euskararen arloan, dituzten asmoez interpelatuko ditugu tresna honekin, eta bistan dena gero publiko eginen ditugu.

Euskal Konfederazioa gogoeta fase batean murgildua da euskararen geroaz. Sebastién Casteten iritziz, "hizkuntz politika publikoa panan da". Horren adibidea, Euskal Konfederazioaren iritziz, Euskararen Erakunde Publikoak bizi duen blokeoa da. "Bi urteko negoziaketa fase batean da EEP, dirua ematen duten instituzioen artean. Sos baliabideak emateko ez dira prest. Beraz, hizkuntza politika brikolatzen ari dira".

Hizkuntz politika publikoa panan da.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu