Nicole Etxamendi

·

Elkargoko lehendakariordea

«Herritarrek Euskal Elkargoa urrun sentitzen dute, Europa sentitzen duten modura»

Herritarrek Euskal Elkargoa urrun sentitzen dute, Europa sentitzen duten modura
Nicole Etxamendik gobernantza, herritarren parte hartzea eta etxebizitza kudeatuko ditu Euskal Hirigune Elkargoan. EUSKAL IRRATIAK
Jose Luis Aizpuru
2026/06/02 07:49

Nicole Etxamendi bihurtu da Euskal Hirigune Elkargoan, Alain Iriart lehendakariaren ondotik, erantzukizun gehien ukanen duen hautetsian. Itsasuko auzapez ordeak hiru delegazio zuzenduko ditu ondoko sei urteetan: Gobernantza, herritarren parte hartzea, eta bizitegien arloa.


Elkargoaren deszentralizazioa ukanen du lehen egiteko nagusia. Horretarako aste honetan berean, hamar polo edo lurralde-eremuen itzulia hasiko du, hautetsiak bekoz beko entzuteko. Zein diren lurralde-eremu bakoitzeko arrangurak, nahikeriak eta beharrak notatuko ditu, eta zenbait eskumen beren esku jarri. "Hautetsien artean bazen sentimendu bat hurbileko erabakietan ez zirela inplikatuak; proiektuak beren parte hartzerik gabe egiten zirela....Eta entzuten zen hautetsien artean, -agian aldatuko da orain-, 'ez dugu guk gehiago erabakitzen, Agloak du erabakitzen'. Deskonexioa sentitzen da hautetsi eta Elkargoaren artean, eta herritarrek ere sentitzen dute deskonexio hori", azpimarratzen du Nicole Etxamendi Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariordeak. Herritarrek urrun ikusten dutela Elkargoa uste du, eta hori aldatu beharra dagoela. "Herritarren ikusten zuten, eta ikusten dute, Hirigune Elkargoa administrazio handi bat bezala, Europa bezala, zerbitzuak biziki urrun..., zer egiten da?, nola egiten da?, non egiten da? nork du erabakitzen? Hortik dator arazoa, eta guk metodo bat plantan eman behar dugu hori konpontzeko".

Hautetsien artean bazen sentimendu bat hurbileko erabakietan ez zirela inplikatuak; proiektuak beren parte hartzerik gabe egiten zirela...Deskonexioa sentitzen da hautetsi eta Elkargoaren artean, eta herritarrek ere sentitzen dute deskonexio hori

Interesgarri izanen zaizu