Maider Bereau

·

Medikua

«Zenbait kasutan, HIESaren prebentzio eskasak arrazoi ezberdinak izan ditzake»

Zenbait kasutan, HIESaren prebentzio eskasak arrazoi ezberdinak izan ditzake
Maider Bereau medikuak HIESaren aurkako prebentzioa egiten du. EUSKAL IRRATIAK
Esteban Bastié Aguerre
2025/12/01 08:48

Abenduaren 1a HIESaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, eta horren harira Baionako Euskal Kostaldeko Ospitalea, COREVIH Aquitaine, SUMPPS eta ARSA elkarteak elkarlanean arituko dira prebentzioa eta informazioa sustatzeko.

2023an 7,5 milioi detekzio egin ziren frantses estatuan eta positibitate-tasa jaitsi bada ere, 5.500 seropositibitate berri antzeman ziren. Kasuen ia %40 berandu diagnostikatu ziren, eta horrek prebentzioaren eta test goiztiarren garrantzia azpimarratzen du. Maider Bereau medikuak ohartarazi du hobekuntzak egon diren arren gazteen artean ere arrisku-portaerak badaudela, eta prebentzio mezua berriz azpimarratzea beharrezkoa dela.

Gaur, 10:00etatik 16:00etara, prebentzio gune bat egongo da Baionako Ospitaleko harrera nagusian. Herritarrek informazioa jaso, galdetegi prebentibo bat bete eta preserbatiboak doan eskuratu ahal izango dituzte. Ekintza antzekoak egingo dira Baionako unibertsitatean ere, 11:30etik 13:30era, gazteengana ere prebentzio mezua helarazteko.

Interesgarri izanen zaizu