Kimetz Perez Harispe

·

Txillardegi-Hausnartu sariduna

«Hirigune frantses batean euskaraz ikastearen oxymorona: Baionako Estitxu Robles kolegioaren kasua»

Hirigune frantses batean euskaraz ikastearen oxymorona: Baionako Estitxu Robles kolegioaren kasua
Kimetz Perez Harispe
Ihintza Arrieta
2026/01/07 08:00

Kimetz Perez Harispe du izena, eta Bokalen sortua da. Gaur egun antropologia ikasketak egiten ditu Donostian eta Txillardegi-Hausnartu sarien bigarren saria irabazi du.

“Hirigune frantses batean euskaraz ikastearen oxymorona: Baionako Estitxu Robles Kolegioaren kasua” izena eman dio lanari.

Baionako Estitxu Robles Kolegioko irakasleengandik bildu oihartzunetatik abiatu du ikerketa, eta honela laburtu daiteke ikerketa honen helburua: nerabeentzako, hirigune frantses batean euskaraz ikasteak eragiten duena ezagutzea, haien hizkuntza praktiketan erreparatuz eta testuinguru horretan kolegioaren diskurtso edo estrategiak arakatuz. Hizkuntza gutxituan irakasten duten ikastetxe geroz eta gehiagotan den arazo horri beste begirada batetik ikusteko proposamenak egiten dira, munduan zehar antzeko egoeran direnei buruzko lanetan oinarrituz.

Ikerketa honetatik zer ondorio atera duen galdetu diogunean, hainbat puntu azpimarratu dizkigu Kimetz Perez Harispek.

Kontuan izan behar da, ikasle horiek BAB hirigune frantses bateko biztanleak direla eta euskara ikastea edo euskaraz ikastea bitxitasun bat dela haientzat. Baina Seaskak duen murgiltze modeloarekin, gai dira aurpegi bi aurpegiak erakusteko. Gai dira euskaldun izaera adierazteko eta aldi berean oso eroso dira frantses gizarte batean.

Aldiz, Kimetz Perez Harisperi iduritzen zaio, kolegioak edo Seaskak ez duela kontuan hartzen ikasleek duten nortasun bikoitz hori eta 'alde frantsesa' zigortzen dela edo anomalia bezala ikusten dela.

Txillardegi-Hausnartu saria esku artean, Estitxu Robles Kolegioko irakasleei aurkeztuko die orain bere ikerketa Kimetz Perez Harispek.

Interesgarri izanen zaizu