Ortzi Idoate

·

Bertsozale Elkartea

«Hiru hilabetez bertsogintzaren komunitate osoa bilduko da»

Hiru hilabetez bertsogintzaren komunitate osoa bilduko da
Ortzi Idoate Bertsozale eta Bertsularien Lagunak elkarteetako antolatzailea Gure Irratian. EUSKAL IRRATIAK
Kriztof Arotzarena
2026/09/17 09:48

Lurraldetasuna, belaunaldien arteko lotura eta feminismoa oinarri eta baloretzat hartuz antolatu du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Bertsozale Elkarteak. 50 bertsolarik parte hartuko dute, horietarik inguru emazteak izanen dira. Ipar Euskal Herriko ordezkariak izanen dira Amets Arzallus, Sustrai Kolina, Maddalen Arzallus, Aitor Servier, Irantzu Idoate, eta larunbat honetan Hazparnen kantatuko duten Maddi Ane Txoperena eta Miren Artetxe. Preseski Hazparnetik ospatuko da abiatze handia larunbatean. Beste hiru saio izanen dira Ipar Euskal Herrian : Donapaleun urriaren 3an, Gotaine-Irabarnen urriaren 10ean eta Miarritzen azaroaren 14an finalaurrekoetako lehen itzulia kari. Finala Iruñeko Nafarroa Arenak gerizatuko du abenduaren 20an eta egun horretan sartuko da Maialen Lujanbio txapelduna.


Sarrerak salgai: bertsosarrerak.eus webgunean

Interesgarri izanen zaizu