Euskaldunak lehen gerla mundialean. Gai horri buruzko hitzaldia antolatzen du Uztailak 14 (U14) kolektiboak ostegun arrats honetan Uztaritzen. Bi historialari gomitatu ditu kolektiboak: Ibai Telletxea eta Txomin Hiriart-Urruty. Testu inguru orokorra aztertuko du azken honek, eta lehenak euskaldunen egitekoa gehiago sakonduko du. Azaroaren 11a hurbiltzen den bitartean, U14 kolektiboak gaiaren jorratzea erabaki du tokiko berezitasunak azpimarratuz. Gure Goizberriko gomita izan da Txomin Hiriart-Urruty historialaria. Lehen gerla mundiala, memoriaren inportantzia eta historiaren rola aipatu ditugu harekin.
