Argitxu Camus

·

EKEko langilea

«Hizkuntza eta kulturaren arteko lotura aztertu nahi dugu, Euskal Herrian, eta hemendik kanpo»

Hizkuntza eta kulturaren arteko lotura aztertu nahi dugu, Euskal Herrian, eta hemendik kanpo
Argitxu Camus ondarearen gaiaz arduratzen da Euskal Kultur Erakundean. EUSKAL IRRATIAK
Jose Luis Aizpuru
2025/11/04 07:49

Hizkuntza eta kultura biziberritze kontestu batean: bereiz ote daitezke? Gai honen inguruan arituko dira hainbat irakasle, soziologo eta antropologo, Euskal Kultur Erakundeak eta Bordeaux Montaigne unibertsitateak, antolatu jardunaldian Baionan.

Hizkuntza eta kultura elkarrekin ote doaz beti? Euskal Herriaren kasuan, egoera diglosikoan izanki, euskararik gabeko euskal kulturarik izan ote daiteke? Eta galdera hau unibertsalizatuko dute ere, munduko beste adibide batzuk ekarriz, bai Irlandakoa edo Kortsikakoa.

Jardunaldiak azaroaren 5ean abiatuko dira Kneecap filmaren emanaldiarekin, eta Bernadette O'Rourke Glasgow-ko unibertsitateko irakaslearekin. Azaroaren 6an, goizean, Xabier Itzaina, Eneritz Zabaleta eta Jon Sarasuaren hitzaldiak izanen dira. Arratsaldean Sara Brennan Toulouseko Capitoleko irakaslearen mintzaldia, eta segidan libertimenduez ariko dira Agurtzane Elordui eta Aitzpea Leizaola, EHUko irakasleak.


Argitxu Camus Euskal Kultur Erakundeko langilea da eta jardunaldien antolatzaileetarikoa. Hizkuntza eta kulturaren arteko lotura Euskal Herrian nolakoa izan den aztertu nahi dutela erran digu, eta Euskal Herritik kanpo ere.


Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu