Beñat Oihartzabal uztariztar euskaltzain emeritua omenduko dute aurten Ziburuko liburu eta disko azokan (ekainaren 6an). Hainbat urtez euskararen gramatika ikertu zuen 2010era arte Beñat Oihartzabalek, Baionako CNRS IKER ikerketa zentroan.
Euskararen aldeko aldarrikapena eginen dute berriz ere Baltsan eta Argia azokako antolatzaileek aurtengo Ziburuko azokaren karietara. Azken urteetan mugaren bi aldeetan euskararen kontra izan diren erasoak oroitarazi zituzten ere aurkezpen prentsaurrekoan. Antolatzaileen iduriko, «eraso orokor eta koordinatua» da euskarak jasaten duena, eta horrek eraman du larrialdira.