Gazan bakeari buruz doan akordio baten menturan diren bitartean, Zisjordniako biztanleek bizi behar dute kolonoen presioarekin.
Eta duela zonbait egun, oliba bilketa hasia da. Hango laborantxaren ekoizpen inportanteenetariko bat da, eta preseski kolonoen presioa ttipitzeko bilketa denboran, Palestinarrek kanpotiarren laguntza galdegiten dute. Via Campesinaren sarearen bidez, Euskal Herritar batzuk ere bidaia egin dute. Mizel Dunate Aiherrako laboraria horietariko bat da. Hango giroaz mintzatu gira.