Alain Iriart

·

Hiriburuko auzapeza

«Hurbiltasuna atxiki behar dugu bai herritarrekin baita hautetsiekin ere»

Hurbiltasuna atxiki behar dugu bai herritarrekin baita hautetsiekin ere
2002az geroz Hiriburuko auzapez da Alain Iriart. EUSKAL IRRATIAK
Kriztof Arotzarena
2026/01/27 08:00

Bosgarren kargualdi baten eramateko bide onean dela Alain Iriart Hiriburuko auzapeza iduri luke. 31 kontseilarietarik hogeik uzten badute, beste hogei atzeman ditu "Hiriburu Maita" listaren osatzeko. Eta parean ez da beste zerrendarik agertzen mementoko. Goizegi dela Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaritzarako anbizioak badituenez aipatzeko erran digu. Baterak bultzatutako Lurralde Kolektibitate Bereziaren proiektuan sinesten du Iriartek. Baina edozein egituraketa izanik ere, hurbiltasuna atxiki behar dela herritarrekin baita hautetsiekin ere erran du. Hezkuntza eta eskola lehentasuntzat jotzen dute Hiriburu Maita zerrendakoek, baita euskara, osasun publikoa, elkartasuna, ingurumena, edo aisialdiak denentzat. Euskal Herri indartsu eta solidarioa ardatz ukanen dute ere programa berrian.


Interesgarri izanen zaizu