15 saiok osatuko dute 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa
Hiru hilabetez iraganen da Hazparnetik hasiz irailaren 19an Iruñean bururatzeko abenduaren 20an. 50 bertsolarik kantatuko dute orotara. Herrietako txapelketetatik sailkatu diren 42 bertsolariek parte hartuko dute lehen fasean. 2022ko zazpi finalista lehian sartuko dira finalaurrekoen karietara. Hauek direnean, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Nerea Ibarzabal, Aitor Mendiluze, Joanes Illarregi eta Sustrai Colina.
Maialen Lujanbio txapelduna finalaren egunean ariko da abenduaren 20an Iruñean.
Ipar Euskal Herriari dagozkion 4 saio eta 7 bertsolari izanen dira
Hazparne (irailaren 19an), Donapaleu (urriaren 3an) eta Gotainen (urriaren 10ean) izanen dira lehen faseko zazpi saioetarik hiru. Miarritzeko Jai Alaiak gerizatuko du finalaurrekoetarik bat azaroaren 14an. Eta Maddi Ane Txoperena Xilabako txapelduna, Maddalen Arzallus, Miren Artetxe, Aitor Servier, Irantzu Idoate, Sustrai Kolina eta Amets Arzallus 2022ko txapeldunordea lehiatuko dira Ipar Euskal Herritik.