Euskal Herrian Euskaraz taldeak manifestazio nazionala deitu du abenduaren seirako, Durangon, liburu eta disko azoka kari, iaz egin modu beretsuan. Euskararen Errepublika aldarrikatuko da manifestazioan, hizkuntzak jasaten duen zapalkuntzari buru egiteko, estatu propioa izatea delako, EHEren iritziz, tresna baliagarriena.
Euskara larrialdi egoeran dagoela azpimarratzen duten EHEko bozeramaileek, eta iazko manifestazioan egin aldarri berdintsua eginen dute, hots, "egiturazko aldaketa sakonik" ez dela egin. Euskararen biziberritzea ez dagoela politiko publikoen lehentasunetan salatzen dute ere Euskal Herrian Euskarazeko kideek.