Ainize Butron ALDAko kidearen hitzak dira, elkarteak herritarren inplikazioa behar duela adierazteko.
Hirugarren Auzolan eguna ospatuko du urriaren 31n larunbatez Baionan, etxebizitza eskubidearen alde daraman lana ikusgarri egiteko. Goizean hasiko da egitaraua hitzaldi batekin, eta bertan bilduko dituzte alderdi politiko ezberdinetako ordezkariak, “Bizitegian sartu: Etxebizitza ondoko hauteskunde presidentzialetan” gaiaren inguruan.
Egun berezia izanen da gainera, HLMetako hauteskunde kanpainaren abiatze eguna ere izanen baita. Azaroaren 16tik abenduaren 2ra iraganen dira HLMetako hauteskundeak eta ALDAk bere hautagaiak izanen ditu.
Besta giroa izanen da hala ere nagusi, Loto handi batekin eta Etxebizitzaren gau beltzarekin. Bazkari herrikoia, taloak eta ostatua ere izanen dira, kontzertuekin : RTZ (rap), Pussy Miel (rock-punk), eta Huskeria Sistema (DJ Dub/Vinyle/Reggae) taldeekin, sarrera librean.