Gaindegiak, Euskal Herri osoa aztertzen duen behategi sozioekonomikoak, 20 urte bete ditu aurten. Baionan aurkeztu duen azken txostenak 2004tik 2024ra arteko bilakaera aztertzen du, lurraldeen arteko datu konparatiboak bilduz.
Ondorio nagusia argia da: Ipar Euskal Herriak enpresa-dentsitate handiagoa eta prestakuntza maila altuagoa ditu Hego Euskal Herriarekin alderatuta. Azken hamarkadan, enpresa kopurua %55 hazi da Iparraldean, bereziki jarduera zientifiko eta espezializatuetan, eta hezkuntzan ere goi-mailako ikasketak dituztenen tasa handiagoa da.