Helene Charriton

·

Irakur kaskoko laguntzailea

«"Irakur kaskok" jarritako helburuak bete ditu»

Xermin Camblong
2026/09/30 13:12

EKEk eta nornabako literaturzale batzuek bultzaturik abiatu zuten joan den ekainean "Irakur kasko" izeneko dinamika. Helburua zen irailaren 30a bitarte 300 liburutik gora irakur zitzaten parte-hartzaileek orotara. Bilan oso baikorra egin dute antolatzaileek, ezarri zituzten helburuak bete bakarrik ez, egitasmoak helburuak gainditu dituelako. Izan ere, 390 liburu irakurri dituzte eta 277tik gora irakurle izan dira.

Parte-hartzaileen profila ainitza zen: baziren irakurle amorratuak, baina baita irakurle hasiberriak ere. Hain zuzen ere, dinamika hein batean hasiberriei zuzendua zitzaien, eta, beren iniziazioa errazte aldera, liburu gomendioak ala binazkako irakurketa modalitateak aurreikusi zituzten antolatzaileek, beste gauza batzuen artean. Bestalde, ohartu dira ere parte hartu duten gehienak lapurdikoak zirela, eta, emakumezkoak.

"Irakur Kaskok" balio izan du, beraz, uzkurrenak ere euskal literaturara hurbilarazteko. Gehien irakurri diren liburuen artean, honako hauek aipa daitezke: Maddi Ane Txoperenaren Zaldi bat, Amets Arzallusen Mina eta Bea Salaberryren Mesfida zaitez.

Bilan kolektiboa Espelletenian

Antolatzaileek Espelletenia ostatuan gaualdi bat antolatu dute urriaren 2an, astiriko 7etan, bilan kolektiboa egiteko. Horrez gain, liburu zozketa bat eginen dute. Bufeta ere izanen da, eta, bukatzeko, Hazparne aldeko irakurle-klubak bere sorkuntza aurkeztuko du: "Eguneko arrantza".

Interesgarri izanen zaizu