Izan kutsadura, Ostreopsis alga edo berriki karabela portugesa (fisalia) aski buruhauste ekarri dituzte azken aste hauetan euskal itsasbazterrera. Uztailean fisalia izeneko itsas animaliak hondartzak itxiarazi ditu Lapurdin.
Iban Ithurbide 23 urte daramatza Angeluko Kortsarioen hondartzan surf eskolan lanean . Egunero kontaktuan da itsasbazterrarekin eta egoera nola bizi duen kontatu digu.