Ihintza Marguirault Arrosagaraik Azaroaren 22an irabazi zuen Eusko Ikaskuntza saria. Antropologo, ikerlari eta dokumentalistak euskal eta mikmak herrien arteko interindigenitatea aztertu du bere tesian, XVIII. mendera arteko harremanak ardatz hartuta.
Bederatzi urtez aritu da ikerketan, mikmaken eta euskaldunen arteko harremanak sakon aztertzen, besteak beste Kanadako Cape Breton uhartean. Kanadara lanera joandako euskaldunen aztarnak bildu ditu, eta lan horren aitortza gisa jaso du saria.