Garbiñe Ubeda

·

Kazetari eta idazlea

«Konplexurik gabe euskarazko kazetaritza aldarrikatu du Martxelo Otamendik 30 urtez»

Konplexurik gabe euskarazko kazetaritza aldarrikatu du Martxelo Otamendik 30 urtez
Garbine Ubeda kazetari tolosarrak idatzi du Martxelo Otamendiri buruzko liburua. EUSKAL IRRATIAK
Jose Luis Aizpuru
2025/10/16 08:26

Martxelo Otamendi 30 urtez izan da Euskaldunon Egunkaria eta Berria-ko zuzendari. Kazetaritzaren arloan egin dituen urteez, eta, aitzinekoez ere, hainbat xehetasun badira Garbiñe Ubeda kazetariak Otamendiri buruz idatzi duen liburuan.

Martxelo Otamendi, handira jotzeko kazetaritza izena du liburuak eta Aleka atalean argitaratua da. Garbiñe Ubedaren iritziz Berria kazetako zuzendariak "konplexurik" gabe lehiatu nahi izan du erdal medioen parean, eta "erdietsi" du parioa.


Euskal Telebistan egin zituen urteak ere aipatzen dira liburuan, Euskaldunon-Egunkariara jausi egin aitzin 1993an. Sos laguntzarik gabeko urteak, boikot galdeak Eusko Jaurlaritzatik, eta gatazka politikoaren urte zailak. 2003an Espainiako poliziak Euskaldunon Egunkaria hetsi zuen bortxaz, eta arduradun guztiak atxilotu, ETA taldearekin harremana zutelakoan. Tortura kontakizun hunkigarria egin zuen Otamendik, kartzelatik atera ondoren.


Martxelo Otamendik kartzelatik irten eta lehen momentutik salatu zituen egin zizkioten torturak, eta gainera segitu egin zuen salatzen toki guztietan. Horrek sinbolo bihurtu zuela esango nuke.

Liburuaren aurkezpena ostegun arratsaldean eginen da Baionako Biltxokoan arratsaldeko 7etatik goiti.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu