Eguzki Urteaga

·

Soziologoa

«Korsika instituzional mailan ongi aitzinatzen ari bada ere, zailtasunak dituzte hizkuntza politikan»

Korsika instituzional mailan ongi aitzinatzen ari bada ere, zailtasunak dituzte hizkuntza politikan
Eguzki Urteaga soziologoak liburu batean konparatu ditu Korsika eta Ipar Euskal Herriaren arteko errealitateak. EUSKAL IRRATIAK
Lorea Mailharrancin
2026/01/03 07:00

Korsikako eta Ipar Euskal Herriaren errealitateak konparatu ditu Eguzki Urteaga soziologoak azaro bukaeran argitaratutako liburu batean. Korsikan egin bidai baten ondotik irakasle gisa ohartu zen zenbat puntu amankomun diren bi lurraldeetako errealitateen artean. Bere iduriko antzekotasun asko badira bi lurraldeen artean, izan ekonomikoki, sozialki, demografikoki, kulturalki edo politikoki.

Azaldu du hizkuntza politikari dagokienez: "Korsikan badute zer ikasia Ipar Euskal Herritik" ikastolaren eredutik adibidez. Gehitu du hemen dugun instituzioen eta gizarte zibilaren arteko elkarlanaz inspiratu behar litezkeela Korsikarrak.

Aldiz, adierazi du: "Korsikan instituzionalizazioan pausu handiak egin dituzte", gehituz abertzaleek alderdi nagusia lortu dutela aliantzarik xerkatu gabe beste alderdiekin eta modelo instituzionala lortu dutela. Bere analisiaren arabera, "Korsikan lortu baldin badute instituzional mailan ongi aitzinatzen aldiz zailtasunak dituzte hizkuntza politikak martxan ematen", Ipar Euskal Herrian alderantzizkoa gertatzen delarik. 

Interesgarri izanen zaizu