"Kazetaritza ideologikoaren garaian" murgildu da Imanol Murua Uria, Biba gorriac! XIX.mendeko kontuak, Le Réveil Basque astekariak onduak saiakera idazterakoan. Pamiela argitaletxearekin karrikaratu berri du, eta orain bi mende, zortzi urte eta erdiz argitaratu zen astekari elebiduna aztertu du.
Azaldu duenez, puskaz ezagunagoa den Eskualduna kazeta Le Réveil Basquek egiten zuen lanari aitzin egiteko sortu zen. Izan ere, "gorria" zen azken hau, errepublikazalea, eta Ipar Euskal Herriko jaunttoek haren hedapenari eta propaganda lanari erantzuteko sortu zuten Eskualduna. Askoz luzeago aritu zen hau, euskarari leku handiagoa eman zion, eta euskarazko kazetaritzaren lehen oinarriak pausatu zituen.
Hamahiru ataleko saiakera ondu du Imanol Muruak, Le Réveil Basquen historiako gertakari erranguratsuenak bildu ditu.