Buruilaren 10ean hasi eta 21a arte iraunen du Le Temps d'Aimer dantza-festibala. Aurtengoa berezia izanen da, azkena izanen baita Thierry Malandain koreogragoaren zuzendaritza pean.
Horregatik, Iratxe Ansa bezalako koreografo handiak jinaraziko dituzte, konpainia eta koreografo haiek lotura handia baitute Le Temps d'Aimer festibalarekin. Martin Harriaga koreografoa da Malandainen lekukoa hartuko duena. Karia horretara, bien lanak erakutsiko dituzte.
Ibawa eta Bilaka konpainien lanak ere, konparazione, hor izanen dira: festibalarentzat funtsezkoa baita tokiko sorkuntzak erakusteko ere. Akuilatu nahi baitute loturak egitea euskal sortzaileen artean. Orotara, hamar bat euskal konpaina izanen dira. Dantza-topaketa handia ere antolatua dute larunbatean, Miarritzeko Mazon parkean, denei irekia eta urririk. Dei egiten diote jendeari parte har dezan.
Erran behar da Le Temps d'Aimer festibalak Euskal Herria hartzen duela luze zabalean, hemezortzi herritan ibiliko baita, Barkotxe eta Donostia artean, publiko orori parada emateko festibaleko emanaldiak ikusteko.
Gainera, txartelgia betetzen ari zelako, emanaldiak biderkatu dituzte, datak emendatuz.
Lucia Lakarra dantzari handia, aurten ere ariko da, belaunaldi guziek tokia dutenaren marka.