Odei Etxeberri eta Xantiana Bizkai

·

Egunaren antolatzaileak

«Lehen mailako herritar senti gaitezen antolatu dugu Eskuararen eguna»

Lehen mailako herritar senti gaitezen antolatu dugu Eskuararen eguna
Eskuararen eguna. HERGARAI BIZI
Ainize Madariaga
2026/09/17 15:51

Buruilaren 20an dute ospatuko Eskuararen eguna Hergarain, aurten Mendiben, Hergarai Bizik antolaturik. 10:00etan Kike Amonarriz soziolinguistak abiatuko du eguna mintzaldi bat emanez. 11:00etan, aldiz, publiko gazteagoari begira, Xan Errotabeherek ipuinak kontatuko ditu.

10:00etatik 12:00ak arte, AEKn izena emateko edo informazioa biltzeko mahaia egonen da. Eguerditan, dantza-jauzien aldi izanen da, Hergaraiko txarangak animaturik.

Bertso-bazkarian bi bertsolari handi ariko dira; alde batetik Elixabet Etxandi garaztarra, eta bertzetik, Maialen Lujanbio Hernaniarra.

Bazkaltzeko izena eman behar da, buruilaren 17a gabe: 06 87 01 65 09

Eskuararen eguna antolatzeko xedea arranguratik jina da, horregatik Hergarai Bizin euskara-batzordea sortu zuten duela bi urte, euskararen erabilera, ikasketa eta atxikimendua akuilatzeko. Hasteko Hergarai ez baita gehiago arnasgune bat, nahiz eta euskararen ezagutza oraino aski zabaldua izan.

Eskuararen eguna euskaraz plazer hartzeko eguna izanen da, hizkuntzari lehentasuna emanez, "bigarren mailako herritar gisa tratatua izan gabe", hori "egunerokoa delako". Jendea euskaraz errazkiago ari dadin ere dute egun hori antolatu, baina baita ere kulturaz gozatzeko.


Kontutan hartzekoa da Mendibeko herriko gela eta plaza bidetik urrun direla, beraz haurrekin joateko ezinago hitzordu egokia dela. Bestalde, menuaren prezioa zaindu dute, bereziki familiei pentsatuz, hala, prezioak irisgarriak finkatu dituzte: 20€ helduendako, 10€ haurrendako.


Interesgarri izanen zaizu