Gabi Aizpurua, Ekhi Gorostiaga Hirigoien

·

U14 kolektiboko kideak

«Lehen Mundu Gerlaren ospakizunak zalantzan jartzea tabua da oraindik Ipar Euskal Herrian»

Lehen Mundu Gerlaren ospakizunak zalantzan jartzea tabua da oraindik Ipar Euskal Herrian
Gabi Aizpurua eta Ekhi Gorostiaga Hirigoien U14 kolektiboko kideak. EUSKAL IRRATIAK
Jose Luis Aizpuru
2025/11/10 08:07

U14 kolektiboak elkarretaratzea eginen du azaroaren hamaikan, Azkaineko Merkatu plazan, Lehen Mundu Gerlaren armistizioaren egunaren karira. Euskal Herriak ez duela deus ospatzekorik egun horretan  aldarrikatzen du kolektiboak, "frantziar nazioaren handitasuna, eta supremazia azpimarratu ohi direlako, gerlaren krudelkeria eta ustelkeria alde batera utzirik”, gehitu dute U14 kolektiboko bi kideek.


6.000 euskalerritar zendu ziren, lau urte iraun zuen Gerla Handian, eta milaka zauritu izan ziren. U14 kolektibokoen ustez, antimiltarismoaren eta antinperialismoaren eguna bihurtu zitekeen azaroaren hamaikako eguna. Baina Ekhi Gorostiaga Hirigoienek uste du zaila dela egun hau auzitan ematea. "Bada tabu bat Ipar Euskal Herrian azaroaren hamaikaren inguruan".


Lehen Mundu Gerlaren eta gaur eguneko gerlen artean, parekotasunak badirela uste dute, Ekhi Gorostiaga Hirigoienek eta Gabi Aizpuruak. "Gerlak baliatzen dira, bai lehen, eta baita orain ere, kapitalismoaren interesak babesteko, eta horren lekuko da Israelek daraman gerla Palestinaren kontra".

Interesgarri izanen zaizu