Eneritz Zabaleta

·

Elkargoko hizkuntz politikakoa

«Lurralde guzian hamarnaka eta hamarnaka ekimen laguntzen ditugu urtaroari esker»

Xermin Camblong
2026/11/17 16:51

Herri Elkargoak bultzaturik, azaroaren 6an hasi eta abenduaren 3ra bitartean irauten duen Euskararen Urtaroa bete-betean da. Urteen joanean bildutako arrakastari esker, urtaroak hartzen duen eremua eta iraupena handitzen joan dira, eta, gaur egun, hamarnaka eta hamarnaka ekimen laguntzen dituzte egitasmoaren bidez.

Proiektu-deialdi bidez erabakitzen dute nori eskaini laguntza. Lehentasunez, euskara praktikatzera bultzatzen duten ekimenak babesten dituzte, mota guzietakoak: mintzapraktikak, euskara ikasteko klase parte-hartzaileak, sukaldaritza-tailerak... Bestalde, ekimen konbentzionalagoak ere babesten dituzte, hala nola antzerki-emanaldiak, rap-tailerrak eta zinema-proiekzioak.

Elkargotik egiten duten bilana honakoa da: euskaraz eta euskararen alde antolaturiko ekimenen eskaria zein eskaintza handiak dira, baina eragileek dirua behar dute gauzak aurrera eraman ahal izateko, orduan, urtaroak horretarako balio izan dezake.

Euskararen Nazioarteko Egunean finituko da urtaroa. Bitartean, Euskal Elkargoaren webgunean aurki ditzakezue hitzordu ezberdinak.

Interesgarri izanen zaizu