Eguzki Urteaga

·

Soziologoa

«Macronen politikekin errenta eta ondasunen ezberdintasunak areagotu dira Ipar Euskal Herrian»

Macronen politikekin errenta eta ondasunen ezberdintasunak areagotu dira Ipar Euskal Herrian
Eguzki Urteagak 'La politique social au Pays Basque' liburua idatzi du. EUSKAL IRRATIAK
Jose Luis Aizpuru
2026/11/05 08:48

Eguzki Urteagak liburu berri honetan gizarte politikak aztertu ditu, eta Ipar Euskal Herriko datuei erreparatu die. Politika hauek zertan oinarritzen diren, edo zein den gizarte politiken definizioa azaldu du: "Gizarte politiken helburua da herritarren behar sozialei erantzutea eta zentzu horretan badira bi alor garrantzitsu: bata da ekintza eta laguntza soziala, eta bestea, gizarte segurantzari loturiko eremua, zeinen helburua den herritarrak babestea hainbat arriskuren aurrean, hots, gaixotasuna, langabezia edo zahartasuna".


Gizarte politiken helburua da herritarren behar sozialei erantzutea eta zentzu horretan badira bi alor garrantzitsu: bata da ekintza eta laguntza soziala, eta bestea, gizarte segurantzari loturiko eremua


Azken 40 urteetan aldaketa nabariak izan dira gizarte politiketan, baina Urteagak hirutan laburbildu ditu: Globalizazioaren eragina, liberalizazioa, eta inbididualizazioa. Horren ondorioz gizartean gertatu diren ezberdintasun sozialak emendatu direla dio soziologoak. Ipar Euskal Herrian ere, faktore horiek ondorioak izan dituzte, bistakoa denez, baina bada berezitasun bat: deszentralizazioaren eragina. "Deszentralizazioa eman da laurogeigarren hamarkadatik, eta horren ondorioz, alor sozialeko politikak transferitu dira tokiko kolektibitateetara, bai departamentu, elkargo edo herriko etxeetara, eta beraz gero eta eskumen gehiago dituzte arlo honetan, eta kolaboratu behar duten euren artean".


Deszentralizazioa eman da laurogeigarren hamarkadatik, eta horren ondorioz, alor sozialeko politikak transferitu dira tokiko kolektibitateetara


Azken urteetan, eta Emmanuel Macron Frantziako presidente izatera heldu zenetik, ezberdintasun sozialak emendatu direla uste du Eguzki Urteagak. "Fortuna handien inguruko zerga apaldu zuen Macronek, eta hainbat neurri fiskal ere hartu zituen. Horren ondorioz errenta eta ondasunen ezberdintasunak areagotu dira, bai Ipar Euskal Herrian, eta baita Frantzian ere".

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu