"Geroaren lehen notak" lelopean eginen dute Euskal Herria Zuzenean festibalaren 30. edizioa, heldu den ekainaren 26, 27 eta 28an Arberatze-Zilhekoan. Haatik, festibalaren hiru egunak baina askoz luzeagoa izanen da urteurrena, otsailean hasiko baitira EHZren soinuak somatzen: podcast bat hedatuko dute udaberrian, liburu bat argitaratuko dute ekainean, eta dokumental bat aurkeztuko dute udazkenean.
Urteurren borobilaz eta hau markatzeko sortuko dituzten euskarriez xehetasunak eman dizkigute Goiz Berrin Leire Casamajou Elkegaraik eta Imanol Etxebarnek, EHZ festibalaren antolatzaileek.