ANEM, Frantzia mailako mendi guneetako auzapezak urriaren 16 eta 17an bildu ziren, Pirinio Ekialdean den Les Angles herrian. Orotarat 500 bat auzapez bertaratu ziren, hainbat gai jorratzeko: Mendi legea indartzea, eskolak irekirik atxikitzeko haur kopuru minimoak ezartzea saihestea; Frantzian gero eta hiltegi gehiago hestearen ondorioz laborarien egoeraren okertzea; ICHN mendiko diru-laguntzen banaketaren inguruko eztabaidak; edota euri-uren bilketa neguan sustatzeko proposamenak izan dira aipagai nagusiak. Mendiak egun dituen mehatxuak eta herriek dituzten beharrak eztabaidatu zituzten, ondotik legeak aldatzen edo sortzen saiatzeko.
Pirinio Atlantikoetatik sei auzapez joan ziren, horietan Beñat Cachenaut iholditarra.